Osteopatia medikuntza gehigarria da eta bere arloa alterazio funtzionalak dira, hau da, funtzioa aldatuta duten egitura guztiak (muskuluak, artikulazioak, fasziak, erraiak, etab.) eta horren ondorioz, zuzen ez funtzionatzean, alterazioa dagoen lekutik hurbil edo, gorputzak berez dituen konpentsazio-mekanismoen ondorioz, toki horretatik urrun azaltzen diren sintomak eragiten dituztenak.
Osteopatiaren oinarrizko printzipioak
Gorputzaren batasuna; pazientea bere osotasunean hartzen da aintzat.
Egitura eta funtzioa elkarri lotuta daude; egitura aldatuta badago funtzioa ere aldatuta egongo da eta alderantziz.
Auto-erregulazioa: gorputzaren joera osasuna berreskuratzeko sistema guztien oreka lortzea da.
Gorputzak berezko ahalmena du defendatzeko eta lehengoratzeko.
Osteopatak bere eskuak erabiliko ditu esplorazioa eta ebaluazioa egiteko, eta baita tratamendua ezartzeko ere; aldatuta dauden egiturak bilatzen ditu eta, eskuzko teknikak erabiliz, egitura horiek normaltasunera lehengoratzen ditu, ondorioz funtzioa hobetuz eta gorputzari bere oreka bilatzeko aukera emanda, eta pazientearen sintomak hobetuta.