Fisioterapia

Fisioterapia 2018-01-14T15:39:01+00:00

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitu zuen fisioterapia 1958an:

tratamenduaren artea eta zientzia da, eta ariketa terapeutikoa, beroa, hotza, argia, ura, masajea eta elektrizitatearen bidez burutzen da. Aldi berean, fisioterapiaren barruan honako hauek sartzen dira: afekzioaren eta muskuluen indarraren balorea zehazteko froga elektrikoak eta eskuzkoak; ahalmen funtzionalak zehazteko frogak; mugimendu artikularraren anplitudea eta edukiera bitalaren neurketak, eta baita eboluzioaren kontroletako laguntza diagnostikoak ere.

Fisioterapia farmakologikoa ez den alternatiba terapeutikoa eskaintzen duen Osasunaren diziplina bat da era askotako gaitzen eta ondoezen, hala larriak nola kronikoak, sintomak diagnostikatzeko, prebenitzeko eta tratatzeko.

Teknikak

Fisioterapia masajea baino  askoz gehiago da. Gure kontsultategian gehien erabiltzen ditugun teknikak (horietan guztietan espezializatuta gaude) hauek dira:

  • Ziztada lehorra

  • Kinesiotapinga edo bendaje neuromuskularra

  • Neurodinamia

  • Fibrolisi Instrumental miofasziala (kakoak)

Teknika espezializatu hauek guztiak ez ezik, honako hauek erabiltzen ditugu:

  • Masoterapia

  • Luzaketa globalak eta analitikoak

  • Mobilizazio artikularrak

  • Bendaje funtzionala

  • Ariketa terapeutikoak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies