Osteopatia

Osteopatia 2018-01-14T15:33:25+00:00

Osteopatia medikuntza gehigarria da eta bere arloa alterazio funtzionalak dira, hau da, funtzioa aldatuta duten egitura guztiak (muskuluak, artikulazioak, fasziak, erraiak, etab.) eta horren ondorioz, zuzen ez funtzionatzean, alterazioa dagoen lekutik hurbil edo, gorputzak berez dituen konpentsazio-mekanismoen ondorioz, toki horretatik urrun azaltzen diren sintomak eragiten dituztenak.

Osteopatiaren oinarrizko printzipioak
  • Gorputzaren batasuna; pazientea bere osotasunean hartzen da aintzat.

  • Egitura eta funtzioa elkarri lotuta daude; egitura aldatuta badago  funtzioa ere aldatuta egongo da eta alderantziz.

  • Auto-erregulazioa: gorputzaren joera osasuna berreskuratzeko sistema guztien oreka lortzea da.

  • Gorputzak berezko ahalmena du  defendatzeko eta lehengoratzeko.

Osteopatak bere eskuak erabiliko ditu esplorazioa eta ebaluazioa egiteko, eta baita tratamendua ezartzeko ere; aldatuta dauden egiturak bilatzen ditu eta, eskuzko teknikak erabiliz, egitura horiek normaltasunera lehengoratzen ditu, ondorioz funtzioa hobetuz eta gorputzari bere oreka bilatzeko aukera emanda, eta pazientearen sintomak hobetuta.

Informazio gehiago

APREO
EFO
FOE

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies