Andeka Bravo de Medina

FISIOTERAPIA

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitu zuen fisioterapia 1958an:

Tratamenduaren artea eta zientzia da, eta ariketa terapeutikoa, beroa, hotza, argia, ura, masajea eta elektrizitatearen bidez burutzen da. Aldi berean, fisioterapiaren barruan honako hauek sartzen dira: afekzioaren eta muskuluen indarraren balorea zehazteko froga elektrikoak eta eskuzkoak; ahalmen funtzionalak zehazteko frogak; mugimendu artikularraren anplitudea eta edukiera bitalaren neurketak, eta baita eboluzioaren kontroletako laguntza diagnostikoak ere.
Fisioterapia farmakologikoa ez den alternatiba terapeutikoa eskaintzen duen Osasunaren diziplina bat da era askotako gaitzen eta ondoezen, hala larriak nola kronikoak, sintomak diagnostikatzeko, prebenitzeko eta tratatzeko.

Teknikak

Fisioterapia masajea baino askoz gehiago da.
Gure kontsultategian gehien erabiltzen ditugun teknikak (horietan guztietan espezializatuta gaude) hauek dira:

Ziztada lehorra

Kinesiotapinga edo bendaje neuromuskularra

Neurodinamia

Fibrolisi Instrumental miofasziala (kakoak)

Teknika espezializatu hauek guztiak ez ezik, honako hauek erabiltzen ditugu:

Masoterapia

Luzaketa globalak eta analitikoak

Mobilizazio artikularrak

Bendaje funtzionala

Ariketa terapeutikoak

Tratamenduak

Aparatu
muskulu-eskeletikoa

Bihurrituak, lokadurak, muskulu eta artikulazioetako minak, makadurak, zerbikalgiak, dortsalgiak, lunbalgiak, ziatika, diskoko herniak, protusioak, ebakuntzen aurrekoak eta ostekoak, kontrakturak, artrosia, etab.

Kirol-patologia

Zuntz-hausturak, lesio muskularrak, lotailuetako lesioak, lesio tendinosoak, lehiaketen aurrekoak eta ostekoak, pubalgiak, etab.

Artikulazio tenporo-mandibularraren (ATM) arazoak

Bruxismoa, masailezurreko tentsioa, masailezurrari lotutako buruko mina, ATM artrosia, kirurgia maxilo-fazialaren ostekoa, ATMren haustura, etab.

Patologia erreumatikoa

Artritisa, artikulazioetako minak, espondilitisa, etab.

Haurdunaldia eta erditze ostea

Ziatikak, lunbalgiak, dortsalgiak, zerbikalgiak, orbainak, etab.

Patologia geriatrikoa

Artrosia, mugikortasun-eza, indarrik eza, artikulazioetako minak, etab.

Patologia pediatrikoa

Sortzetiko tortikolia; kolikoak, berrahoratzea, eskoliosia, etab.

Patologia neurologikoa

Zefaleak, migrainak, zorabioak, bertigoak, trigeminoko neuralgia, ziatikak, brakialgiak, etab.

Sudur-sama-entzuneneko patologia

Errinitisa, sinusitisa, angina errepikakorrak, otitis errepikakorrak, akufenoak, etab.

Patologia digestiboa

Beherakoa, idorreria, gasak, digestio txarra, errefluxua, bihotzerrea, hiato-hernia, Crohnen gaixotasuna; heste minbera, etab.

Arnas patologia

Eztula, asma, bronkitisa, disnea, epoc, etab.

Zirkulazio-patologia

Barizeak, edemak, linfedemak, etab.