Tratamenduak

Tratamenduak 2018-01-14T15:29:47+00:00

Osteopatia  eta fisioterapiako gure kontsultategiaren helburua PERTSONEN OSASUNA PREBENITZEA, SUSTATZEA  ETA HOBETZEA da.

Helburu hori lortzeko osteopatiaren kontzeptuari jarraituta egiten dugu lan, tratamendua  gaixotasunean finkatu gabe ardatz moduan  pazientearen osasuna hartuta; edo, gauza bera dena, pertsonak tratatuz, eta ez euren patologiak.

Kontzeptu hori betetzeko kontsultategiko lanean beti  aplikatzen ditugu printzipio hauek:

  • Pazientearekiko hurbilketa globala: Guk pertsona bere osotasunean aintzatesten dugu,  atal fisikoan, kimikoan eta emozionalean. Ikuspegi horri esker gauza gara laguntza beste era batera eskaintzeko, pertsona hori bere osotasunean aztertuta. Horregatik beti  pertsonaren nahasmenduaren/disfuntzioaren arrazoia bilatzen dugu.

    Hasteko eta behin arazoa sortzen ari den arrazoia bilatzen da eta, ostean, era ahalik eta zuzenean eta eragingarrienean tratatzen da.  Arazoari jatorritik ekiten zaio eta horrela arazoa behin betiko konpontzea lortzen da, berriz gaixotzea saihestuz.

  • Paziente bakoitzari egokitzea / tratamendu pertsonalizatua: Pertsona guztien diagnostikoa  eta tratamendua pazientearen beharrizan indibidualen araberakoa izango da. Tratamenduen teknikak pertsona bakoitzari egokituta garatuko dira, ez daudelako bi pertsona berdin.

  • Eskuzko tratamendua: Lan egiteko erremintarik garrantzitsuena eskuzko tratamendua da. Eskuz egiten diren tekniken bidez  organismoa berriz orekatzen laguntzen dugu, pazientearen gorputz-funtzioak hobetuz eta pairamen guztietan lehengoratzea azkartuz.

Tratamenduak
  • Aparatu muskulu-eskeletikoa: Bihurrituak, lokadurak, muskulu eta artikulazioetako minak, makadurak, zerbikalgiak, dortsalgiak, lunbalgiak, ziatika, diskoko herniak, protusioak,  ebakuntzen aurrekoak eta ostekoak, kontrakturak, artrosia, etab.

  • Kirol-patologia: Zuntz-hausturak, lesio muskularrak, lotailuetako lesioak, lesio tendinosoak, lehiaketen aurrekoak eta ostekoak, pubalgiak, etab.

  • Artikulazio tenporo-mandibularraren (ATM) arazoak: Bruxismoa, masailezurreko tentsioa, masailezurrari lotutako buruko mina, ATM artrosia, kirurgia maxilo-fazialaren  ostekoa, ATMren haustura, etab.

  • Patologia erreumatikoa: Artritisa, artikulazioetako minak, espondilitisa, etab.

  • Haurdunaldia eta erditze ostea: Ziatikak, lunbalgiak, dortsalgiak, zerbikalgiak, orbainak, etab.

  • Patologia geriatrikoa: Artrosia, mugikortasun-eza, indarrik eza, artikulazioetako minak, etab.

  • Patologia pediatrikoa: Sortzetiko tortikolia; kolikoak, berrahoratzea, eskoliosia, etab.

  • Patologia neurologikoa: Zefaleak, migrainak, zorabioak, bertigoak, trigeminoko neuralgia, ziatikak, brakialgiak, etab.

  • Sudur-sama-entzuneneko patologia: Errinitisa, sinusitisa, angina errepikakorrak, otitis errepikakorrak, akufenoak, etab.

  • Patologia digestiboa: Beherakoa, idorreria, gasak, digestio txarra, errefluxua, bihotzerrea, hiato-hernia, Crohnen gaixotasuna; heste minbera, etab.

  • Arnas patologia: Eztula, asma, bronkitisa, disnea, epoc, etab.

  • Zirkulazio-patologia: Barizeak, edemak, linfedemak, etab.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies